XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Landa-ta-Ibar.EYHERALDEKO zubitik, Zernaampiuml;zeko kaskorat; Ipharlatzetik, Lapharzabalerat, alhor eta phentze, landa eta ibar, bazter eta hegal badu Landibarrek.
Ditake mundduan erresuma chumeagorik; ez bide bakekariagorik.
Bithirinatik.
Armendaritzeraino, Ostagoa, Izura, Larzabale, Ainhiza, Suhuskune eta Iholdy barne, auzo eskasik ez du; bizkitartean ororekin du bakea.
Egiaz, auzoekin bakean bizitzea etzaio nekhe: Behaunetik, Azkonbegirat, ibarra ongi maldatua daukate mendi gothor eta aldapa nasai batzuek.
Bere ichurgiak ditu: Bithirinan barna, Donaphaleurat eta, Zimitz-errekan gaindi, Iholdirat.
Astean mundu zabaleko berri.
Hamabostetik deramazkio, harek bere borthako-aratcheak; hunek bere antzara-oilaskoak.
Landibarrek aldiz biltzen heien sos churi-gorri ederrak... nun ez derauzkioten bere papertto urdin-machkaroak uzten!.
I. - BI ZATHITAN IBARRA.Mende osoak, ibarra bi zathitan egona da: Landibarre eiki ez da oraikoa; ukhan ere ospa gehiago eta hazi jendetze handiagoa.